Urriaren 4an, larunbatarekin, Lagundutako bisitak “Julio Caro Baroja” Nafarroako Museo Etnologikora. 17:00etan Lizarrako Merkatondoan. Lagundutako bisitan museoko biltegiak, bilduma eta erakundeak egiten dituen lanak ezagutuko ditugu euskaraz.
Aldez aurretiko izen emateak 948 553 556 telefonora deituta, astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 14:30era, edo mezu elektronikoa bidaliz: museo.etnologico.navarra@navarra.es
NAFARROAKO ONDAREAREN EUROPAKO JARDUNALDIAK
Bisita hay Nafarroako ondarearen Europako jardunaldiko ekitaldien baitan egiten da. Aurtengo edizioaren leloak, “Ondarea eta Arkitektura: iraganerako leihoak, etorkizunerako ateak”, arkitekturak memoria kolektiboa nola islatzen duen hausnartzera gonbidatzen gaitu, eta, aldi berean, etorkizunerako erabilera-, kontserbazio- eta gozamen-ikuspegi berriak zabaltzen ditu. Ikuspegi horretatik, monumentu historikoak bisitatu eta hiri-multzoetan barrena ibiltzetik landa arkitektura, industria edo arkitektura garaikidea, eta eraikuntzarekin lotutako lanbide eta jakintza tradizionalak ardatz dituzten jardueretara antolatu dira. Ondare arkitektonikoaren aberastasuna eta haren dimentsio ukiezina deskubrituz, gure inguruneko nortasunaren eraikuntzan eta memoria pertsonalean eta kolektiboan betetzen duen funtsezko papera nabarmendu nahi da.





