Urrian bueltan da 10 gutxitan plazan!

Urriaren lehenbiziko lau ostiraletan, hemen da 10 gutxitan plazan! jolasak. Urriaren 03, 10, 17 eta 24 hitzordua dugu 17:50etik 19:00etara Santiago plazan.

Santiago plazan zerbait gertatzen da ostiralerako, 18:00ak aldera kalejira alai batek betetzen ditu arkupeak, terrazak, iturriaren inguruak. Haurren oihuak, lasterraldiak, gurasoen kalaka ozena. Guzti hori sozializazio ekimen indartsu bat da, naturala, sare sozialen, telefonoaren eta ditsosozko like horien menpe ez dagoen gizarteratze herritar gordina.

Haur horien gehienak D eredutik datoz, Lizarra Ikastolatik eta Remontival ikastetxetik. Gainera, jakin badakigu geurea bezalako ingurune batean, non gaztelania hegemonikoa den, euskara gehien hitz egiten diren lekuak ikasgelak direla; baita zenbait etxe ere, gero eta guraso euskaldun gehiago direlako gurean. Baina plazan, karrikan, espazio publiko eta libreetan, lagunartean, ez da nahi beste entzuten euskara. Ikerketek eta begi-belarri hutsez nabaritu daiteke.

Hori dela eta, Gareanek bi ikastetxeei, Santiago plazara joaten diren gurasoei eta batez ere bertara jolastera hurbiltzen diren haur-gaztetxoei euskaraz jolastera animatu nahi die. Hala, honakoa da proposamena:

  • Eguna: ostiralero.
  • Egutegia: lehenbizi, urriko lehen lau ostiralak: 03-10-17-24, eta udaberrian, Korrikarekin batera, berriro buelta!
  • Ordutegia: 17:50etik 19:00ak arte.
  • Adin-tartea: adina librea da, ongi pasatzeko gogoa baino ez. Baina, 5-10 urteko haurrentzat egokiak diren jolasak egingo dira.
  • Begiraleak: Dindaia Fundazioko begiraleak.
  • Finantziazioa eta antolatzaile: Garean. Laguntzaile: Lizarra Ikastola eta Remontivalgo D eredua. Diruz lagundu: Nafarroako Gobernua (Udala ez).

2025eko ekainaren hasieran amaitu zen Hamar gutxitan plazan! jolasen lehen edizioa. Horretan, haurrek, udan zaindu beharreko laguntxoa eraman zuten etxera. Hemen, euskaraz ureztatzen aritu ostean, ongi hazitako laguntxoa! Noiz eta, urrian 10 gutxitan jolasen bigarren denboraldia hasiko denean!

Aurreko artikuluaZinema: Maspalomas
Hurrengo artikuluaOstegunean Mikel Gorrotxategiren hitzaldia: Nafarroako eta Estellerriko abizenak