Zetak kontzertua: argazkiak

Larunbatean 450 bat lagun bildu ziren Zetak taldearen kontzertua entzutera… eta ikustera. Izan ere, eta argazkiak lekuko, argi, soinu eta efektu sikodelikoek musika ukigarria bilakatzen zutela ematen zuen. Abesti indartsuek laguntza ezin hobea jaso zuten estetika osagarri berritzailearekin eta musika elektronikoak lagunduta askotariko adina zuen publikoak gartsu erantzun zion taldeak eskatutako parte hartzeari. Besaulkitik jaiki gabe ederki astindu ziren eztarriak eta esku zartak noiznahi entzun ziren.

Aurreko artikuluaIzen ematea: Euskaraz KiLiKa online programa 2022
Hurrengo artikuluaBakedao izena ofizialdu du hango kontzejuak