Izen ematea: Euskaraz KiLiKa online programa 2022

Euskaraz KiLiKa onlineko aisialdi proposamena Nafarroako haurrentzat, LH3tik LH6rako euskarazko murgiltze ereduko haurrei zuzenduta. Bertan Nafarroa Garaiko herri askotako haurrak elkartzen dira online.

Osotara 8 hitzordu edo bideo-dei dira, 40 minutuko iraupena dutenak, eta bertan hezitzaile bat aritzen da haurrei euskaraz aritzeko aukerak sortzen. Aurten erronka eta jolas berriak taularatuko dituzte! Haur guztien parte hartzea bermatzeko talde bakoitzean gehienez ere 6 haur aritzen dira.

Programaren helburua da euskara gaitasuna hobetzea jolasaren bitartez, ongi pasatzea erronka ez lehiakorrak eginez eta Nafarroa osoko haurrekin harremanak euskaraz egitea.

Noiz? Urtarrilaren 31tik otsailaren 24ra edo Martxoaren 7tik 31ra. Astean bi egun, aukeran  astelehen eta asteazkenak edo astearte eta ostegunak. Hiru ordutegi aukeran: 15:30-16:10, 16:20-17:00 edo 19:50-20:30.

Izena emateko google inprimaki hau bete behar da https://forms.gle/7mxd47wY8CTqWSsA8 urtarrilaren 21a baino lehen. Adi, ze plaza kopurua mugatua da. Euskaraz Kilika Nafarroako Gobernuarekin hitzartutako ekintza da eta doan eskaintzen da.

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena