Villatuertako jaiaren egitarau eguneratua, ibilbidearen maparekin. Ongi etorri Bilatortara!

euskara herria josten esku orria

(Irudia handiago ikusteko klikatu gainean)

Jakingo duzuenez, igande honetan (hilak 21), Bilatortan aldarrikapen jai bat ospatuko da. Jai honen helburuen artean ondorengoak dira nagusiak: Nafarroako hizkuntza-eremuak salatzea eta euskarak Euskal Herri osoan izaera ofiziala izan behar duela aldarrikatzea. Beraz, anima zaitezte Bilatortara joaten eta parte har ezazue jai honetan! Ongi etorri!

Bestetik, hemen dituzue jaiaren inguruko baliabide batzuk: lehenik jaiaren egitarauaren esku orria, Parradust musika taldeak jairako eginiko abestia eta Mintzodromorako hizketa gaiak.

Hemen berriz jaiaren antolatzailea den Sortzen-Ikasbatuazen webgunea. Azkenik, jaiak zenbait hedabidetan izan duen oihartzuna: Berria, Garan eta Diario de Noticiasen.

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena