Albiste hau laguntzen duen irudian dituzue igandeko Bilatortako Mintzodromorako hizketa gaiak. Azkenean Euskal Herriko txokorik magikoena izan dugu blogeko gairik bozkatuena %27,78rekin. Bigarren postuan, gertu, Ipurdia ala aurpegia, zer begiratzen duzu lehenengo? %22,22arekin. Bestetik, antolatzaileok hirugarren hizketa gaia erreserbatua genuen Mintzodromoaren testuingurua kontutan hartuz: euskara Nafarroan, euskara herria josten!
Hirugarren eta laugarren, berdinduta %13.89-arekin oso bozkatuak izan dira ere Jasangarritasuna eta Teknologia berriak gaiak, tamalez baina, ez da hizketa gai guztiendako denborarik hortaz Mintzodromotik kanpo geratu dira. Dena den, hizketa gai guztiek jaso dute bozen bat, sortzen duten interesaren irudi. Denak? ez, batek ez du jaso, asmatzen al duzue zein den?
Dena prest dago egunerako, orain zuek bakarrik falta zarete. Animatu euskara praktikatzeko beharra duenari laguntzera, inguruko eta urruneko euskaldunak ezagutzera … animatu ordu batez jai giro ederrean eta solas atseginean euskaraz aritzera! Badakizue, igande honetan, 11:00etan Bilatortako euskara herria josten!en Otzalder gunean.