(Argazkia Gustavo de Maeztu facebook kontutik hartuta)
Gustavo de Maeztu museoak haurrentzako udako tailerrak antolatu ditu eta izen emate epea zabalik dago. Osotara lau dira, laurak 7 eta 12 urte bitarteko haurrei eskainiak. Euskaraz ondoko hauek dira:
– Euskaraz, uztailaren 26tik 29ra.
– Euskaraz, abuztuaren 23tik 26ra.
Biak goizeko 10.30etik 12.30era. Aurrenekoaren gaia Erdi Aroa izanen da eta bigarrenean itsasoaren sekretuak. Jarduera DOAKOA da, Caixaren gizarte ekintza eta Sennelierren laguntzari esker. Izen ematea Museoan bertan, ohiko ordutegian.
Astelehenetan itxita.
Asteartetik ostiralera: 9:30etatik 13:00 arte.
Larunbata, igande eta jaiegunetan: 11:00etatik 14:00 arte.