(Argazkia Nestor Esteban-en twitter kontutik hartuta).
Atzokoan Oier Sanjurjo izan zen Iruñeako udaletxetik euskaldunon ordezkari. Osasuna lehen mailara itzuli berria da Girona bere etxean 0-1 garaitu ondoren, eta atzokoan festa handia izan zuten Nafarroako hiriburuan. Besteak beste, udaletxeko balkoian izan ziren klubeko jokalari, entrenatzaile eta ordezkariak.
Ospakizun handi horretan Oier izan omen zen euskaraz egin zuen bakarra. Gazte askorentzat erreferentzia eta eredu dira futbol jokalariak eta honelako egunetan, zientoka ezezagun Nafarroako plazarik ezagunenean batuta, euskaraz egitea normal beharko lukeenean, normaltasuna gainditzen duena eskertu behar. Mila esker Oier eta zorionak kirolean izandako arrakastarekin! Jarraitu eredugarri izaten.
Hemen bideo pasartetxoa: https://twitter.com/ainhoaher/status/744595679155228672