“Putinen Guardasola” (antzerkia) Ramon Agirre eta Inazio Tolosarekin

“Lehendakariaren enkarguz, euskaldun guztiak batuko dituen ereserkia osatzeko erronka onartuko dute Nik eta Rayk. Hala, euren musika tresnak hartuta, munduan zehar bidaiatzeari ekingo diote, Burundi, Mexiko edota Tiroleko esperientziak ezagutu eta Euskal Ereserki Berria osatzeko ideiak biltzeko asmoz.

Bidaia horretan zehar Agirrek eta Tolosak gorpuztutako pertsonaiek ereserkia egiteko metodo berria asmatu behar dutela ondorioztatu eta ‘Metodo Mistoa’ osatuko dute”.

Datorren asteazkenean, Lizarrako Gazteriaren Etxeko beheko aretoa umorez eta zuzeneko kantuz eta musikaz bete egingo da. Euskaraldiaren barruan, Ahobiziak eta Belarriprestak topo egiteko beste aukera bat.

Azaroak 28, 20:00etan, Lizarrako Gazteriaren Etxean

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena