Lizarraldeko euskaldunak asteburuko prentsan: Euskaraldia eta Izeta sariketa

Ikusi dugun bezala, Lizarraldeko euskaldunontzako asteburu intentsoa izan da pasa den hau. Eta honek ere isla izan du tokiko prentsan. Honela, Lizarraldeari dagokion atalean, ostiralean bertan Euskaraldiaren hasiera iragarri zen “Euskaraldiaren ekitaldia, gaur 17.00etan Lizarrako Santiago enparantzan” albiste laburrean. Larunbatean “Arranca el programa de Euskaraldia en Estella-Lizarra” albiste laburrarekin kronika txikia egin zuten.

Plater nagusia, baina, beste bi izanen ziren: “Euskaraldian murgildu dira Estellerriko euskaldunak” erreportaje laburrean tokiko Euskaraldia laburbilduko zuten Merindad de Estella gehigarri berezian eta baita “La Bota elkarteak Mariano Izeta bertso sariketaren kanporaketa ospatu zuen“.

Horrekin batera, Nafarroara bideraturiko egunkari-atalean, bi elkarrizketa argitaratuko zituzten: “Este es un camino largo pero hay que ir paso a paso” eta “Ezkorra bezain baikorra naiz, baina txipa aldatu behar da”.

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena