Otsailak 19-25: kultur ekimenak

Aste hau betea dator euskaraz aritu nahi dugunontzat. Batetik, Navarrorum erakusketaren azken astea izanen dugu (Lizarrako kultur etxean). Ostegunean irakurle klubean Hemen du atseden Nevaresek liburua izanen dute hizketagai. Larunbatean, aldiz, hiru plan ditugu: Artazun (Izarbeibar) Artazufest jaialdia ospatuko dute (Mintzodromoa, bazkari herrikoia, euskaraokea, dantzak, erromeria…), Lizarrako kiroldegian Ines Bengoa haurrentzako ipuin kontalari eta Lizarran Kantuz Baxebanarre kaletik abiatuta.

Hemen du atseden Nevaresek (Irakurle Kluba ostegunean)

Navarrorum erakusketa (azken astea Lizarran)

Ines Bengoa haur ipuin kontalari (larunbatean Lizarran)

Lizarran Kantuz (larunbatean Lizarran)

Aurreko artikuluaBardoek saio ederra Lizarran
Hurrengo artikuluaGo!azen Lizarran, sarrera-salmenta: martxoaren 2an