Ostegunean «Ttikittoak» ipuin-kontaketa (12-36 hilabete)

«Ttikittoak» Ipuin-kontaketa euskaraz. Gure ttikienek ere literaturaz eta ipuinez goza dezakete. Amelik haiei egokitutako kontaketak sortu ditu horretarako, gustu eta ilusio handiz.

Kontaketa honen helburuak xumea dira: batetik, ipuin kontaketan heldu eta ttikittoak ipuinen mundu magikoan elkarrekin murgiltzeko tartetxo bat eskaini, eta egunerokotasunean gero, gurasoei seme-alabei literatura transmititzeko baliabideak erakutsi, eta horrela, ipuinen magia eta kontaketetan sor daitezkeen sentipenak konpartitzen jarraitzea. Horrenbestez, kontaketa hauetan ezinbestekoa da gurasoen presentzia eta parte-hartzea; izan ere, umetxo eta aitatxo edo amatxoren artekoa da esperientzia, Ameli bidelagun dutela bide horretan.

Aldaketa handiak ematen dituzte ttikienek denbora tarte laburretan. Horregatik, bi taldetan sailkatzen dira:

Norentzat: 12/36 hilabeteko haurra + heldu bat.
Noiz: Martxoak 3, osteguna, Iraupena 30’. Lehen saioa 17:00etan; beteko balitz, bigarrena 17:45ean.
Non: Zumadia eskolako anfiteatro ttikian (Abartzuza)
Lekua erreserbatzeko: Irantzu euskara zerbitzuan

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena