Larunbatean Bota Peñan Anita Parker taldea 22:00etan: “Ni Anita Parker naiz, aurpegirik gabeko Anita, ez zidaten bigarren izenik jarri, eta edozein Parker. Swing zalea. Agian Swingerra naizelako… beraz, musiken trukaketa dut gustoko.”
Kontzertua 22:00etan hasiko da eta ez da sarrera salmentarik edo aldez aurreko erreserba aukerarik izanen. Beraz, edukiera bete arte sartu ahalko da elkartera kontzertua entzutera.




