Igandean txotxongilo antzerkia Villatuertan: Erreka Mari

Datorren igandean, Villatuertako udalaren eskutik, Rosa Martinezen «Erreka Mari» antzezlana. Emanaldia martxoaren 6an izanen da, eguerdiko 12:00etan, Villatuertako San Roman baselizan (herriko kaskoan). Adin gomendatua, 3 eta 8 urte arteko haurrak dira.

Istorioa: “Orain dela urte asko eta asko Euskal Herrian lamiak bizi omen ziren, erreketan bizi omen ziren, eta gauero, bere ileak orrazten zituzten bitartean, kanta egiten omen zuten. Oso politak omen ziren baina ez zuek bezalakoak, oinak ere ez zituzten gureak bezalakoak. Herriko jendeak horrela esaten zuten: ‘Ez dira gure modukoak!’, eta jakina! Hori tamalez askotan ordaintzen da. Pixkanaka pixkanaka lamiak hainbeste zikinkeria, inbidia eta marmarrarekin ezkutatu egin ziren. Ze pena! Baina ez larritu, bat gelditzen zaigu eta bere istorioa kontatzera etorri naiz hona. Hona ba hemen Erreka Mariren istorioa: Erreka Mari, Euskal Herriko azken lamina.

Istorioa honako liburu eta kontaketan oinarritua dago:

Aurreko artikuluaIgandean zinema: Ainbo, Amazoniako gerraria
Hurrengo artikuluaOstegunean «Ttikittoak» ipuin-kontaketa (12-36 hilabete)