Ostegunean Lizarran euskal mitologia Ixabel Milleten eskutik

Euskal mitologia

Ostegunean, 19:00etan Lizarrako GURE HIZKUNTZA elkartean (hasiera batean liburutegian zen baina urez bete da), eta Inauteri Batzordearen eskutik, Lur eta Urtziren artean gazte zein helduentzako emanaldia:

Sarritan, euskal mitologiaz hitz egiten dugunean, gauza asko pilatzen zaizkigu buruan, dena batera, eta okerrenean nahasirik: Mari, Basajauna, Urtzi, Sorginak, Ilargi, Galtzagorriak, Amalur, Lauburua, Gernikako arbola, eta abar. Baina nortzuk dira? Zein dira haien arteko harremanak? Nolakoa izango zen garai hartako mundua? Horretaz guztiez, pertsonaiez baina batez ere euskal mitologiaren antolamenduaz, hitz egingo dugu, eta antzinako euskaldunen mundura eta haien erlijiora hurbiltzen joango gara.

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena