Pirritx, Porrotx eta Marimototsen emanaldi berria izanen dugu Lizarran: Txo, Mikmak txikia. Lizarrako kiroldegian, otsailaren 4an, asteazken honetan, 17:00etan. Sarrerak dagoeneko salgai ditugu Lizarrako euskal eskoletan eta liburu dendetan. Ez galdu aukera paregabe hau!
Ikuskizunaren sinopsia:
TXO, MIKMAK TXIKIA
Txo mikmak indioa da, itsasoaren bestaldetik iritsia. Berarekin eta aitona Rokerekin plana egin dugu: Mundua aldatzeko batu gara, izan ere, Roke arotza baita eta egurrezko ametsak egiten ditu esna.
Plastikozko zabortegi bihurtzen ari da itsasoa, eta balea bat gaixorik iritsi da hondartzara. Albaola ontziolan San Juan baleontzi berria eraikiko dugu, eta enbata guztien gainetik, txiribuelta emango diogu munduari.



