Ordenagailuan euskaraz bizi nahi dut! zer falta zaizu euskaratzeko?

Ohiko softwarea euskraz

Lana dela eta azken aste hauetan zenbait software euskaratzen aritu naiz eta horrela, bide batez, probestuko dut blog-aren jarraitzaile zareten horiei horretarako arrasto batzuk uzten. Online badaude euskarazko softwarearen katalogo edo zerrenda anitz: besteak beste Eusko Jaurlaritzarena eta Nafarroako Euskara Zerbitzuena.

Baina, eta zergatik ohituta zauden hori aldatu? Zergatik euskaratu? Bada, besteak beste:

Kostu txikia du zuretzat: (1)Azkar egiten da, ordu erdian edo dena instalatu dezakezu, (2)Berehala ohitzen zara euskarazko menuetara eta (3)Doakoa da

Irabazi pertsonala: (1)Erdal munduari euskara zati bat irabaziko diozu eta (2)Irabazi hau epe luzerako izanen da

Ekarpen soziala: (1)Software enpresek kontuan hartuko dute bezero euskalduna zarela eta (2)Produktu eta bertsio berrietan errazagoa izanen da euskara jartzea

Horrela kontatuta, pagotxa, ezta? Ea ba, hemen dituzue azken egunotan zenbait ordenagailutan euskaratu ditudan softwareak, atzean aipatu ditudan webgune horietan askoz ere aukera gehiago topatuko dituzue:


Sistema Eragilea:

Windows XP, Vista, 7 eta 8 bertsioak eta Linux-en zenbait proiektu

Bulegotika:

Office 2003, 2007, 2010 eta 2013
Open Office 4.1.1 (hizkuntza, “basque”)
PDF (Adobe Acrobat Reader) (hizkuntza, “basque”)

Web nabigatzaileak:

Mozzila Firefoxen azken bertsioa (“basque”)
Internet Explorer 9, 10 eta 11 bertsioak

Hurrengo sarrera batean ohartuko gara nabigatzailea euskaraz izatea eta euskaraz nabigatzea bi gauza ezberdin direla, google nabigatzailea eta posta zerbitzariak euskara izan ditzakegula, hala nola facebook eta twitter sare sozialak.

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena