Zozketa: Lizarraldeko Cesar Escudero, 15/16 ikasturteko matrikularen irabazlea.

AEK zozketa

Hastear den ikasturterako, AEK-k matrikula bat zozkatu du ikasleek proposatu dituzten lagun guztien artean. Irabazlea Lizarraldean (Nafarroa) dugu, Lizarrako AEK Beñat Etxepare euskaltegiko ikaslea den Beatriz Comesañak, beste batzuen artean, Cesar bera proposatu zuelako.

Hori dela eta, Cesar Escudero doan ikasi ahal izango du urriaren 5ean Lizarraldean hasiko den ikasturtean. Era berean, Beatrizek %50eko beherapena izango du bere matrikulan; eta garrantzitsuena: Cesar euskaraz komunikatzen hasten den unetik, biak euskaraz bizitzen hasiko dira. Zorionak!

Jatorrizko albistea. Eta hemen euskaltegiko 2015/2016 ikasturterako talde eskaintza.

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena