[FILM-LABURRA] Lizarratik Zinemaldirarako bidea egin du “Ze krisi?” film laburrak

Ze Krisi

Joan den irailaren 19an Euskaraz bizi nahi dut film laburren lehiaketaren sari banaketa egin zen Zinemaldian. Epaimahaiak erabaki zuen profesionalen ataleko lehen saria Iker Azkoitiari ematea, “Semeak” izeneko filmagatik. Amateurren atalean berriz, Mattin Zeberioren “Nire eguneroko hautuak” filmak jaso zuen saria. Hemen dituzue amateur zein profesionalen ataletako bederatzi film labur interneten ikusgai. Haien artean profesionalen ataleko zein amateurren ataleko hiruna film sarituak.

Lizarratik “Ze krisi?” film laburra aurkeztu zuten bertako hainbat gaztek. Krisiaren inguruan solastuz elkartuko zaizkigu Pinupe Gaztetxean neska gazteok, sorgin talde ederra, eta haietako bat Alemaniara alde egin beharrarekin kezkatuta azalduko zaigu. Norberak bere sorterria uzteko beldur eta beharraren gainean arituko dira gazteak.


Aurreko artikuluaLizarrako euskaltegiko talde ordutegi eskaintza eta facebook orrialdea: eman atsegin!
Hurrengo artikuluaOrdenagailuan euskaraz bizi nahi dut! zer falta zaizu euskaratzeko?