Oporretan euskaraz. Zer dugu?

Aste Santuko oporrak ate joka ditugu, askok kanpora eginen dute eta beste hainbeste bertan geratu. Bada, Lizarraldean geratzen direnei edota oporrak pasatzera bertara etortzen direnei, interesatuko zaie euskarazko kultur ekitaldien agenda hau.

Larunbat honetan Karlismoaren museoan bisita gidatua, eta 24an, asteazkena, In Concert familia antzerkia Oteitzan. 26-28koa musikaren asteburua izanen dugu: 26an Kantu poteoa Egiarte baselizan eta Lakarreko elkartean; 27an Lizarran Kantuz; eta 28an Ene Kantak taldearen Satorjator emanaldia Lizarrako.

Apirilak 20. 17:30. Bisita gidatua Karlismoaren museoan

Apirilak 24. 17:30. Oteitzako Kultur Etxean In Concert familia antzerkia

Apirilak 26. Iturraman Kantuz (18:00 Egiarte) eta Kantu poteoa (20:00 Lakar)

Apirilak 27. 20:00. Lizarran Kantuz

Apirilak 28. 18:00. Satorjator Los Llanos Kulturagunean

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena