Bideko Autobidea eta bertako seinaleak

Bideko Autobidea, edo A12a ere izendatua, 2004an hasi zen eraikitzen eta 2006an amaitu zen (salbu Viana eta Logroño aldeko lotura, hau 2015ean). Bertako seinaleetan ia 40 herri agertzen dira eta batzuek pisu nabarmena dute seinale kopuruan: Lizarra, Iruñea eta Gares gehien agertzen diren udalerriak dira.

Herrietako askok izendapen bikoitza dute, euskaraz era batera idazten dira (edo izen erabat ezberdina dira) eta gaztelaniaz bestera, adibidez: Estella eta Lizarra, Pamplona eta Iruñea, Gares eta Puente la Reina, Ayegui eta Aiegi, Cirauqui eta Zirauki… Horiez gain, badira turismo seinaleak, segurtasunekoak eta beste hainbat. Den-denak, edo ia denak, gaztelania hutsez.

Asteburuan albiste izan dugu, ia oharkabean pasatu, Lizarrarako sarbide berri bat seinaleztatu dutela (orain arte Lizarraren sarbide bakarra iragartzen zen) eta, honela, Estella-Lizarra izendapen ofiziala jarri da. Tamalez, Lizarra pribilegiatua senti daiteke, Aiegi, Gares, Zirauki, Deierri, Iruñea… ez bezala bere euskarazko adiera irakur baitaitake autobideko bide ertzean.

Jarraian autobide osoan topa daitezkeen seinale elebidun bakarrak:

2019 urtean “Señalizada una nueva entrada a Estella-Lizarra desde la autovía

Bada, orain arte, euskaraz zeuden bakarrak jarraian ikus ditzakezuenak dira:

Zizur Nagusiko udala (ez, baina, Iruñea)

Memoriaren parkearen seinalea

2016tik aurrera, Nafarroako sarbide den “Ongi etorri” seinalea
Navarra ya dice ‘ongi etorri’ en zona no vascófona

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena