“Nafarroako Eremu Diskriminatua”? Salaketa eta erakartzea, bi mezu kontrajarri. Nola uztartu?

ETBko bideoa
(Klikatu argazkiaren gainean bideoa ikusteko)

Joan den astean Nafarroako Eremu ez euskalduna delakoa berrizendatu genuen. Izenaren izana gezurra delakoan eta izenaren xedea kaltegarri estimatuz, Eremu Diskriminatu berrizendatzea erabaki genuen. Horren arrazoibidea ezagutzeko, jarraitu paragrafo honetako estekak.

Handik gutxira baina, lagun batekin solasean, Eremu Diskriminatua izendapen zuzena izanik ere, “gure eremutik kanpo dagoen jendea erakarri nahi badugu hizkuntza (lengoaia) da aldatu beharreko aurreneko pausoa. Kontua da hitz egokiarekin asmatzea“. Horrela, “Diskriminazioa aipatzean baliteke gauza batzuk etortzea burura” eta jende berria erakartzeko zailtasunak izan ditzakegu. Salaketa eta erakartzea, bi mezu kontrajarri eta beharrezko, nola uztartu edo, bederen nola ez trabatu elkarri?

Solasaldiak baina, aurrera egin zuen eta proposamen berria sortu genuen bertatik: ‘Euskaraz ikasi nahi duen Nafarroa’ edo ‘La Navarra que quiere aprender en euskera’. Horren atzean dagoen hausnarketan, luze joan gabe, aipatzen genuen “nahi izateak esan nahi du ezin izan duela, edo zailtasunak izan dituela eta aurre egin diela; baina etorkizuneko eta gaurkotasuneko promesa eskaintzen du aldi berean“.

‘Nahi dugu’ eta ‘ahal dugu’ mezuen arteko muga lausoa izan daiteke. Honek aukera eman ahal digu mezua era baikor, eraikitzaile eta modu positiboan transmititzeko, baina ukatu gabe izandako/baden diskriminazioa. Ea proposamen berri honekin asmatzerik dugun, ezinbesteko salaketa eta ezinbesteko euskara(z) ikasteko motibazioa elkarrekin edo elkarri trabarik egin gabe aurrera eraman dezakegun. Horra proposamena.

Horra proposamena, bai, eta hemen eredua, ‘Euskaraz ikasi nahi duen Nafarroa’ko gurasoak, frogatuz nahi izatea ahal izatearekin pareka daitekeela usu. Haiei merezi izan die, datorren Lege aldaketarekin Nahi eta Ahal parez pare jartzea lortuko al dugu? Hori, hurrengo blog sarrera baterako.

Oharra: argazki hauek agertzen diren bideoa ikusteko hemen klikatu , edo albistea zabaldu duen argazkian klikatu.

Larraga-Mañeru eta Villatuertako amak
Zazu MañeruZiortza Villatuerta

Josetxo, Oteitzako aita, azaltzen atzeko herrian euskaraz ikasi ahal dela baina eskolarik ez, Villatuertan ezin dela euskaraz ikasi baina autobusa badutela. Berak haurrak Oteitzatik Villatuertara daramatza egunero, autobusean muntatzeko bere herrian ez dagoelako ez aukerarik ez busik.
Josetxo Oteitzakoa

Oteitza eta Artazako amak
Oteitzako amaSonia Artaza

Villatuertan, “Euskaraz ikasi nahi duen Nafarroan”, haurrak jasotzen
Villatuertan haurrak jasotzen

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena