
Iaz MINTZAFARIAK egoten ziren, eta duela bi urte SUKALDARITZA IKASTAROA, gogoan duzue? Formatu ezberdinak ziren, baina bien asmoa berdina zen: euskara praktikatzeko beste gune bat egotea.
Aurten bi formatoak elkartu ditugu eta emaitza SUKALDAFARIA da: hasieran, plater berriak sukaldatzen ikasteko aukera egongo da eta, jarraian, afaria. Jendeak erabakiko du gauza batera, bestea edo bietara joatea. Beti bezala, guztiz irekia da.
Lehenengo saioa urriaren 31n izanen da, Utergako elkartean 20’00etan. Zer ikasiko/afalduko da?
– Kuia krema
– Legatz albondigak



