Errigora saskiak eskura jada, eman arnas hegoaldeari, eman arnas euskarari!

Errigoraren otzarak salgai daude jada, gure eskualdeko salmenta puntual Lizarra, Gares eta Lodosako euskaltegiak eta Lodosako Ikastola ditugu: “50 euroren truke, nafar produktuz osatutako saski koloretsu bat osotuko da. Euskal herriko hainbat txokotan eskuratu ahal izango da eta ateratako dirua (%25), euskara ofiziala ez den eremuko euskalgintzako proiektu ezberdinetara bideratuko da urtez urte“. Azaroaren 12ra bitarte eska litezke, probestu aukera!

Hauen merkatu prezioa ere 50 euro da, baina “herritarren lan bolondresak egindako bitartekaritza” lanari esker, %25a euskarari bideratu ahal zaio. Informazio gehiago, Errigorak zabaldu berri duen webgunean, http://www.errigora.eus edo bestelako sare sozialetan.

Errigorako saskia

Aurreko artikuluaLingua Nabajorum antzezlana, euskararen historia txoroa ostiralean Lizarran
Hurrengo artikulua“Nafarroako Eremu Diskriminatua”? Salaketa eta erakartzea, bi mezu kontrajarri. Nola uztartu?