Azken eguna Mintzodromoko hizketagaiak bozkatzeko eta “ordu bat euskaraz” ekimenak badu webgune propioa

dena

Gaur dugu Bilatortako Mintzodromoko (11:00etan Otzalder gunean) bozkatzeko azken aukera, momentuz honako bi gai hauek doaz aurretik: Euskal Herriko txokorik magikoena zein da zuretzat? Zergatik gomendatuko zenuke? Non pasatuko zenuke asteburu bat familiarekin? eta bikotearekin? 32.14%arekin eta bigarren Ipurdia ala aurpegia, zer begiratzen duzu lehenengo? Zeri ematen diogu garrantzia lehenengo bistadizoan? Eta gero? Agurrean eskua ematea (indartsuegi, ahulegi, luzeegi, motzegi … ) zer esaten dizu esku-emateak pertsonaz? … Itxuraren garrantzia eta zirujia estetikoa, noiz da beharrezkoa eta noiz gehiegizkoa? 21.43%arekin. Zuek, dauden hamar aukeretatik zein hartuko zenukete? egin klik hemen bozkatzeko eguna bukatu baino lehen!

Bestetik, Otzalder gunean ere Ordu bat doan ekimena izanen da Mintzodromoa bukatu eta segituan (12:00etan). Gogorarazi antolaketa errazteko izena emateko eskatzen dela (lizarra@aek.org, 948 552 406 telefonoan, edo Lizarrako euskaltegitik pasaz Kale Nagusian, 40. zenbakia). Horretaz gain aipatu kanpaina honetarako sortu berri dutela berezko orrialdea eta bertan zehaztu dutela “Datorren asteazkenean aurkeztuko dugu, apirilaren 24an (Hori bai, igandean Bilatorta-Villatuertan lehen saioa egiteko asmoa dugu)“, adi izan behar beraz. Feisbuka duzuenoi, eman atsegin doakotasunari!

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena