Magia, zinema, bisita gidatuak, eskolak, Kantuz… dena astebetean

Astea bete-bete dator. Hasteko eskualdeko AEK euskaltegiek hiru ekimen eskainiko dizkigute. Batetik, asteartea 24, “ordu bat doan” izanen dugu Lizarran, Andosillan, Lodosan eta Lerinen. Hasiera mailatik A2 mailara, eskola ordu bat eskainiko zaie ikasle(gaiei) probatu dezaten metodologia, bilatu zure ordua eta maila! Ondoko egunean, asteazkenean, 18:00etan Mintzodromoa eta 19:00etan Asier Kidam magoa izanen dugu, AEKren iraileko jaian.

Asteburuan, aldiz, Agur Etxebeste! filma estreinatuko da Lizarrako zinemetan, osotara zazpi saio ostiraletan hasita eta astelehena bitarte, ezin galdu! Eta, bestalde, Gustavo de Maeztu museoak iraileko azken bisita gidatuak eskainiko ditu: larunbatea 17:00etan eta igandean 11:00etan. Horretaz gain, larunbatean 20:00etan ikasturteko lehen Lizarran Kantuz saioa izanen dugu.

Kultur ekitaldiokin batera, kontuan hartu beste bi hitzordu: batetik euskarazko antzerki  ikastaroan izena emateko azken astea dugu hau, eta, baita Deierrien Kantuz taldean izena ematekoa.

Asteartea 24, “ordu bat doan”

Asteazkena 25: Mintzodromoa eta Asier Kidam magoa

Agur Etxebeste! filma, ostiraletik astelehenera arte 7 saioBisitaldiak Gustavo de Maeztun: larunbatean 17:00, igandean 11:00

Larunbatean ikasturteko lehen Lizarran Kantuz

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena