Hizkuntzen Europako Eguna: zer doinu du Nafarroak?

Hizkuntzen Europako Eguna 2001. urtean sortu zuten Europako Batzordearen eta Europako Kontseiluaren ekimenez, eta 47 herrialdetako 800 milioi pertsona ordezkatzen ditu. Urteurren horretan, irailaren 26an, kontinente bateko hizkuntza-aniztasuna ospatzen da, hots, Europakoa, 200 hizkuntza propio baino gehiagorekin.

Nafarroako Gobernuak bat egin du Hizkuntzen Europako Egunarekin “Zer doinu du Nafarroak?” kanpainaren bitartez: hizkuntza-aniztasunari eta hizkuntzak jakiteari garrantzia ematen dio bertan, eta, bidenabar, kanpainaren bitartez gizarteari komunikatu nahi dio zenbat hizkuntza hitz egiten diren gure karriketan.

Kanpainak hainbat herri bisitatu ditu, Iruñean abiatu eta Leitza (irailak 13), Otsagabia (irailak 16), Zangoza (irailak 18), Lizarra (irailak 19) eta Tuteran (irailak 21) ibili da. Kaleko ekintza horiez gain, kanpaina irratian, telebista autonomikoan, prentsa idatzian eta sare sozialetan zabaltzen ari da.

¿Cómo suena Navarra? Zer doinu du Nafarroak? kanpainaren spot-a

Zer doinu du Lizarrak? bideo-laburra irailaren 19ko azoka egunean

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena