Bisita gidatuak Gustavo de Maeztu Museoan

Obren ondoren, Gustavo de Maeztu museoak bere ateak berrireki zituen joan den abuztuaren 27an. 2018ko ekainetik berritze lanetan aritu dira eta besteak beste: igogailua instalatu, harrera-eremua berritu, segurtasuna handitu, erregeen erretratu barrokoen aretoa birgaitu dute hitzaldi-areto gisa…

Eta, irekiera ospatzeko, irailean zehar bisita gidatuak antolatu dituzte Iñaki Rifaterra artistarekin. Bisitaldian erakusketa iraunkorra eta aldi baterakoa ikusiko ditugu, azken hau XX mendeko abanguardiako grabatuak eta litografiak, Miró, Picasso edo Tapies besteak beste. Eta euskarazko bisitaldiak honakoak:

  • Irailak 8, igandea, 11:00etan
  • Irailak 14, larunbata, 17:00etan
  • Irailak 21, larunbata, 17:00etan
  • Irailak 22, igandea, 11:00etan
  • Irailak 28, larunbata, 17:00etan
  • Irailak 29, igandea, 11:00etan

Bestalde, museoaren ohiko ordutegia honakoa da: asteartetik larunbatera 9:30 > 13:00 eta 16:00 > 19:00. Igande eta jai egunetan 11:00 > 14:00.

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena