Lizarrako Gazteriaren Etxeak bi dozena ikastaro eta tailer aurkeztu ditu ikasturte berriari begira. Eta, bertan, besteren artean antzerkia euskaraz dugu, urritik urtarrilera bitarte, ostiraletan, eta 18:00etatik 20:00etara. Doakoa da eta 13-18 urte arteko gazteei bideratuta. Nafarroako Antzoki Sareak emango du.
Informazioa eta izen emateak Maria Vicuña Gazteriaren Etxean edo 609643735 telefonoan.




