Azkenean lortu dugu, euskara gure ibarretara itzuli da. Ospatzekoa dugu urte luzez ukatu zaiguna berreskuratu izana Ameskoa, Abartzuza eta Lezaungo landa eskoletan. Bideoan ikus litekeen moduan, baina, ezin erabat ospatu, oraindik asko baitira herriak non bertan ezin duten euskaraz ikasi, Villatuerta kasu. Esan bezala, asko dago egiteko, hala ere, espero dezagun lehenbailehen beste eskola batzuk batu daitezela ospakizunera.
Euskarazko murgiltze eredua zabaltzeko gakoetako bat datozen egunotan erabakiko dela ematen du, zurrumurruek diote 8 ikasle beharko direla lerro berria zabaltzeko. Zortzi ikasle Haur Hezkuntza osoan ala zortzi ikasle Haur Hezkuntza 1 mailan? Landa eremuetan zaila bata eta ezinezkoa bestea. Eta zer gertatuko da gehienek euskaraz ikasi nahi, baina ez denek, eta 8 ikasle ez badira?
Ratioa, hurrengo erronka.



