Larunbata honetan herri inauteriak Lizarran, egitaraua

Herri inauteriak

Inauteriak Nafarroa osoan ospatzen ari dira eta Lizarra ez da salbuespen. Horrela, joan den asteburuan Perzkinen gaua izan zen eta aste honetan mozorroen tailerra egiten ari dira Bota elkartean eta Gaztetxean.

Dena den, larunbata honetan dugu egun handia, Herri Inauteriak. Horrela, goizeko 11:00etan hasita, puzka jasotzea eta bi kalejira izanen dira (txikiena eta handiena). Herri bazkaria Peñagudan egin eta gero arratsaldean Aldabika jasoko da, mozorro herrikoien elkarretaratzea egin eta kalejira handia eginen dira. Azkenik, Aldabika Foru enparantzan erre eta gero, Bota elkartean afari-merienda eginen da eta musika eta dantza giroarekin lagunduko da gaua pasatzen.

Aurreko artikuluaOstegunean Irakurle Kluba: Mikel Peruarenaren “Su Zelaiak”
Hurrengo artikuluaLortu dugu, euskara gure ibarretara itzuli da. Bideo-laburra Lizarraldeko landa eskoletan…