Lizarratik Bilbora, oldarraldiari galga!

Kontseiluak deituta, Euskara normalizatzeko arau eta neurrien aurka epai soka luzea gertatzen ari da Hego Euskal Herrian. Oldarraldi judizial bat. Honen aurrean, euskalgintzak manifestazioa deitu du azaroaren 4an Bilbon euskararen alde eta oldarraldiaren kontra Lizarratik autobusa antolatu da, galdetu euskaltegian.

Zeure burua jantzi nahi duzu aferan? «Legezko zoru bat euskararentzat» jardunaldiak egin dira urriaren 28an, eta saio osoa online paratu dute, bi mahainguruak:

  • «Nork eta zeren arabera epaitzen du euskara?», Iñigo Urrutia legelaria eta Unai Iturriotz abokatua.
  • «Hizkuntz eskubideak giza eskubide. Aukera bat berdintasunerako?», Benet Salellas legelari katalana (eta Jordi Cuixarten abokatua), Andoni Barreña Garabide hizkuntz lankidetza elkarteko ordezkaria eta Paul Bilbao Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Protokoloaren bideratzaileak hitz egingo dute, Idurre Eskisabel Kontseiluko idazkari nagusiak moderatuta.

Oldarraldiaren diskurtso politikoaren muinean dago “Pribilegioan dagoen hizkuntzari laguntza eta lehentasuna erabatekoa eman” eta “botere judizialak hartu du ez dagokion botere bat hartzea“.

Eta Nafarroako gabezietatik begiratuta: “Fokua ez dugu jarri behar ditugun sententzia guztietan, baizik eta dugun arkitektura juridikoan“, eremu euskaldunari dagokionean “EAEko sententziak kontzeptuari eragiten dio eta beraz Nafarroan ere eragina izango du: euskarari lehentasuna eman, ezin da euskaraz funtzionatu beti gaztelaniarekin batera“.

Jardunaldi osoa ikusgai, baina azpiko bideoko hasiera-unea justu jarria dago Unai Iturriotz abokatuaren lehen hitzartzean, Nafarroako bereizgarriei begira (26. minututik):

Eremu mistoan daude auzi juridiko gehienak, egungo egoera ziurgabetasuna da, ez dago ziurtasun juridikorik zerbait egiterakoan atzera botako diguten ala ez“, atzerakadak

Hemen Unai Iturriotz abokatua, Behatokikoa, Nafarroako egoera juridikoaren laburpena egiten duen pasartea (26. minutu ingurutik): https://www.youtube.com/live/Fe51BcZF2Vc?si=s2r9bntHtbQDQOy9&t=1599

Bada garaia handira jokatzeko, eta hori zer da? Ofizialtasuna eta zonifikazioarenkin amaitzea. Horrek zer esan nahi du? Amejoramenduko 9. artikulua eta Euskararen Legea aldatzea, marko juridikoa aldatzea. Bitartean zer egin dezakegu? Bada, txikira jokatu, 43. minutuan:

  • Gaude paralisian, kikilduta, badirudi barkamena eskatu behar dugula euskarafobia oldarraldi betean.
  • Plantilla Organiko batean hizkuntza eskakizuna jartzean, alderdi jakin bateko zinegotzia automatikoki errekurtsoa jartzen du. Errekurtsoak “txurroak” dira, kopiak, udaletik udalera, sistematikoki eta urteetan. Antolatua dago eta kopiak dira. Agian ahaldundu beharko gara. Eta autozentsura utzi. Ulergarria ziurgabetasunean gaudelako, baina ez badugu aurrera egiten ez dugu jakingo noraino irits gaitezkeen.
  • Dekretua neurri batean baliogabetuta. Gaur egungo Gobernuak baliogabetutako artikulu horiek hori berritzea: merituak, …
  • Hizkuntza plangintzak egin eta jarraipena egin. Eta Plantilla Organikoetan txertatu zer den hizkuntza baldintza eta zer merezimendua. Askok ez dute egiten.
  • Euskara teknikariek txostenak egin justifikatuz postu bakoitzean zergatik: funtzioak, udal organigrama, zirkuitu elebidunak… Lan ona eginda, galdu egin da, ba pentsa lana gaizki eginda.
  • Askotan ze epaile/pertsona ebatzi gaia, guztiz aldatzen da epaiaren zentzua. Zuzenbidea interpretagarria da, jakina, baina sentsibilitatea eta ideologia asko da.
  • Gure arteko komunikazioa eta koordinazioa hobetzea, sinergiak probestu. Herri bakoitza bere aldetik doa, ez dago inolako mahairik koordinatzeko. Arazo komunak ditugu eta soluzioak partekatuak izan daitezke. Adibidez, Ordenantza asko desfasatua daude.

 

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena