Lizarraldeko Korrika denda non? Arropa eta petoak

Lizarraldeko Korrika dendako materiala agortzen ari da, azken aleak euskaltegian eskuratu ahalko dira honako ordutegian, astelehenetik ostiralera: 12:00etatik 13:30era eta 17:00etatik 18:30era. Euskaltegiaz gain, inguruko hiru Korrika Festetan ere jarriko da Korrika Denda postua:

  • Martxoaren 25ean Ibirikuko Korrika festan (17:30etik aurrera). Adi, egun honetan ez da Korrika Dendarik egongo euskaltegian, materiala Ibirikura eramanen baita.
  • Martxoaren 26an Lokizaldeko eta Ameskoako Korrika festetan

Geratzen den arroparen batera, Korrika petoak iritsi dira jada. Bost euroan eskuragarri euskaltegian!

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena