Korrika apirilaren 5ean iritsiko da Lizarrara. Lasterketa Azantzatik sartuko da eskualdean 17:24an, Gesalatzen barrena ibiliko aurrena (Genbe 18:39, Muetz 19:18), ondoren Aritzala 20:04an, Abartzuza 20:17an eta Bearin 20:43an zeharkatzeko. Korrika 20:56an iritsiko da Lizarrara, Ibarra aldetik. Egako hiria atzean utzita Aiegitik aterako da 21:35ean eta handik Iratxe zeharkatuz Murieta 22:45ean, Antzin 23:05ean eta Azedo 23:44ean egingo ditu. Hortik Arabako lurretara igaroko da Kabredon sartu-irtena eginez.
Hori bai, ez da egun bakarra izanen, izan ere apirilaren 2tik 3rako gauean 0:32an Lerin, 1:41ean Carcar, 2:40an Lodosa, 4:03an Carcar berriro, 4:22an Andosilla, 4:48an San Adrian eta 5:14an Azagra ere eginen ditu ordu txikitan.
Lizarraldeko ibilbidea (klikatu gainean handiago ikusteko)
Korrika Lizarrako karriketan (klikatu gainean handiago ikusteko)