Lizarraldean 48 Arigunek izena eman zuten irailean. Gehienak Lizarran, 26, Vianan beste zazpi, Deierrin hiru, Abartzuzan eta Ameskoabarrenan bina eta bana Allin, Allo, Arellano, Arroitz, Mendaza, Jaitz, Lodosa, eta Zirauki. Ariguneak ere askotarikoak ziren: eskolak, euskaltegiak, herri eragileak, administrazio publikoak, enpresak, saltokiak, ostatuak…
Azken asteotan haietako asko Lizarraldeko Euskaraldia facebook eta twitter kontuetan argitaratu ditugu, galdetegi labur batekin. Beste batzuk Kotarroren 51. zenbakian papereratu ditugu. Azpian dituzue bildu ahal izan ditugun Ariguneen argazkiak, ez dira guztiak eta gainera ez daude Arigune izan daitezkeen zerbitzu, ostatu edo denda guztiak. Hortaz, Ahobizi, argi izan, lehen hitza euskaraz egin! Eta zerbitzu-emale Belarriprest-a, argi izan, txapa beti soinean eta inor Ahobizi txaparekin hurbilduz gero, lagundiozu bere erronka betetzen!
Oharra: Datozen egunotan baliteke Arigune gehiagoren argazkiak bildu ahal izatea. Hala bada argazki-bilduma osatzen joanen gara.
Hemen Ariguneen argazki-bilduma