Hemen da Kotarro 51 aldizkaria

Etenaldi luze baten ondoren, azkenean Covid garaiko lehen aldizkaria duzue honakoa. Jada 50 zenbaki argitaratuta, ehunera bidean, 51.a. Oraingoan, nola ez, Euskaraldia dugu protagonista “Euskaraldia 2020, pertsonen eta guneen ahalduntzerako entrenamendua” erreportajea eta 6 Ariguneri elkarrizketa laburrak.

Dena den, Euskaraldiak ez ditu 12 orrialdeak bete. Besteak beste bertan ditugu Ino Illanesi «Lizarra ezagutzeko aukera paregabea da Martino» elkarrizketa Martino mahai-jokoaren inguruan eta “Jurramendi: heriotza praktiketan” artikulua, mendi berezi honetan indar armatuek duten praktiketarako tiru-gunearen inguruan. Halaber, azken orrialdean “Ezkutuko altxorrak” artikulu laburra dugu, euskararen ezagutzari buruzko azken datuak Lizarraldean.

Hemen Kotarro 51 PDFan eskuragarri eta hemen aldizkari guztiak.

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena