Asteburuan zinema euskaraz: ‘Hil kanpaiak’ eta ‘Stardog & Turbocat’

Asteburu honetan kalitatezko zinema publiko ororendako. Batetik, Hil kanpaiak thrilerra: Garizmendi baserrian giza hezur batzuk agertu dira. Etxekoek, Fermin eta Karmen senar-emazteek, Nestor semeari deituko diote eta horrek, berriz, Ertzaintzari. Baina eratzainak iristean, ez da hezurrik egongo. Segidan, hil-kanpaiak joka hasiko dira auzoko baselizan. Adur txarreko seinale horrek, gertaera latzak ekarri ez ezik, familiaren eta ingurukoen garai bateko zauriak irekiko ditu.

  • Azaroak 20, ostirala, saio bakarra. 18:30ean
  • Azaroak 21, larunbata, bi saio. 16:45ean eta 19:00etan.
  • Azaroak 23, astelehena, saio bakarra. 19:00etan.

Bestetik, asteburu honetan Stardog & Turbocat animazio filma izanen dugu. Adi! bi saio baldin badaude ere, euskarazkoa igandekoa da, 16:45ean. Ohartu bazarete, emanaldi honek ia erabat bat egingo du Mendi biluzia dokumental eta solasaldiarekin. Aukera aparta gurasoentzat!

Istorio honek bi heroi dauzka: txakur leial bat eta katu justizia zale bat. Biek elkarrekin abenturaz betetako bidaia zirraragarria egingo dute espaziora, etxera ekarriko dituen bidea aurkitzeko.

Aurreko artikuluaMendiak eta euskara protagonista: ‘6.000 metroan ere’ eta ‘Mendi biluzia’
Hurrengo artikuluaLizarraldeko Ariguneen argazki bilduma