Ahobizi eta Belarriprest izen ematea: Azaroaren 15era arte 531 lagun

Euskaraldiaren lehen edizioan Lizarraldean* 756 lagunek hartu zuten Belarriprest edo Ahobizi konpromisoa. Hauen artean %69 Ahobizi izan zen eta %62 emakumea. Bigarren edizio honetan, atzo arteko datuak kontuan hartuta, 545 lagunek eman dute izena orain arte. Hauetatik %69 Ahobizi eta %63 emakumezko.

Hau da, oraindik bada lana aurreko edizioko emaitzak erdiesteko eta are, handitzeko! Oraindik ez baduzu izena eman, hemen duzu lotura. Adi! osteguna azken izen emate eguna!

Bi ohar garrantzitsu:

  1. Lehen edizioan izena eman bazenuen ere, orain berriro egin behar duzu. Euskaraldiaren edizio bakoitzak konpromisoa berritzea edo aldatzea eskatzen du.
  2. Enpresa edo Elkartea Arigune bezala izena eman baduzu, norbanabako bezala ere egin behar duzu, Ahobizi zein Belarriprest konpromisoak hartuz.

*Kasu honetan Lizarraren ingurune hurbilari egiten diogu erreferentzia, Merindadeko Ebro haranak haien izen emate propioak baitzituzten (Viana, Andosilla, Sartaguda, Lodosa…)

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena