Herri guztietan bezala, musika jai giroaren erdigunean kokatzen da Lizarran ere. Txarangak, kalejirak, tabernetan… baina baita zuzeneko musika ere. Horretan, Ega ondoko hirian bi kokagune nagusi ditugu: txosnak eta Foru plaza. Azken honetan, 2014ra arte, ohitura izan da orkestrak ekartzekoa, baina ordutik festetako asteartea beste era bateko musika taldeei eskaini zaie:
- 2014an Mojinos Escozios
- 2015ean La Pegatina
- 2016an Manu Chao (ikusi kontzertuaren bideo-laburpena)
- 2017an Gatibu, Momo eta Homenaje a Queen
- 2018an Doctor Deseo eta Efecto Pasillo
Foru plazako kontzertuak Udalak antolatzen ditu eta aurtengo taldeen artean euskarak presentzia nabarmena izanen du. Gorde data hau zure agendan: 2019ko abuztuaren 6a, asteartea.
20:30 – 21:55 Komando Funk
22:30 – 23:45 Hesian
00:00 – 01:15 En Tol Sarmiento