Est(r)ella (L)Izarra Hiriko Interpretazio Zentroa (CIEL), 2020ko uda amaieran inauguratu zen. Hiriaren historia ezagutzeko abiapuntu handia da, eta, besteak beste, hiriaren historiari eta garapenari buruzko ikus-entzunezko atsegina barne hartzen du eta 1164. urteko Foruaren kopia bat, 4,5 metro neurtzen duena.
Monumentu-auzoaren erdi-erdian dago, San Martingo kaperak hasieran hartu zuen orubean. Bertan biltzen zen hiriko kontzejua, gaur egungo eraikina eraiki baino lehen, udaletxea izan zen eta azkenik epaitegien egoitza.
Euskarari dagokionez, informazio oholak ele bitan daude, hasierako ikus-entzunezkoa euskaraz dago eta oholetako batean hiriak euskararekin izan zuen harremana jasotzen da.
Orain ateak ireki berri ditu: Urteko ordutegia ezarrita dago jada, goizez beti, 10:30etik 13:30era, eta irekiera egunak turismo-denboraldiaren araberakoak izanen dira. Irekiera egunak
- Aste Santua, ostegun Santutik hurrengo aste osora arte
- Uztailean, egunero
- Abuztuan, bigarren hamabostaldia, abuztuaren 15a barne
- Irailean, asteburu guztietan
- Urrian, asteburu guztietan
- Azaroan, asteburu guztietan eta azaroaren 30a, San Andres eguna.
- Abenduan, abenduaren 3tik 8ra, biak barne.




