Konparazioa natural ateratzen da: Espainiak gizonezkoen munduko futbol txapelketa irabazi du eta selekzioaren kamisetak, Espainiako banderak eta “yo soy español” aldarrikapen ez identitario eta ez nazionalistak nonahi. Bitartean, Estatuko beste identitate nazionalak zapaltzen dira: ikurrina udaletxeko balkoira ateratzeagatik EH Bilduren zinegotziari 5.000 euroko isuna.
Orain dela hiru urte, Lizarrako festen hasierako txupinazoan zinegotzi batek ikurrina atera zuen balkoira. Orduko udaltzainburuak bortxaz atera zuen balkoitik eta lesioak eragin. Elkarri gurutzatutako kasuek auzitegietara egin zuten jauzi eta 2025eko martxoan artxibatu ziren.
EH Bilduk adierazi du “behin bide judiziala amaituta, zigor-administratiboak, UPNren egungo gobernu taldeak zigor ahalmena gehiegikeriaz erabiltzen duela erakusten du” eta haren “izaera autoritarioa argi uzten du”. Hala, zigorra bera eta horren tamaina “bidegabea eta neurrigabea” da.
Prentsa oharrean azaldu bezala, honakoa ez da kasu isolatua, eta salatu du gobernu taldeak eta alkateak “behin eta berriz erantzun dietela desadostasunei eta herritarren mobilizazioei salaketen eta zigorren bidez”. Besteak beste: Raimundo el Canastero musika taldeari, bajadikako gazteei, Festagiro elkarteari…
Dena den, horrenbeste adierazpenetan agertzen diren elkarbizitza, hurkoarekiko begirunea, tolerantzia eta adierazpen askatasuna zure izaera politiko, ikur eta nazio sentimenduaren araberakoak dira. Lizarra eta Nafarroa ulertzeko modu partikularra dute UPNk, PSNk eta PPk, katez loturik eta bere ez den naziotasunari politika atzerakoi, zigortzaile eta ekimen oldarkorrarekin ez denean, murrizketekin erantzuten diona.
- Ez dugu ikurrina gustuko, 5.000 euroko isuna eta ikurrina balkoira ateratzeko debekua.
- Ez ditugu bestelako antolaketa ereduak, mezuak eta kontrabotereak gustuko: txosnak debekatu, 24.000 euroko isunak eta Bajadika modu baketsuan eteteagatik gazteak auziperatu.
- Ez dugu musika taldeek mezu politiko kritikorik egitea nahi, Bota Peñak La Mala Pekora Santiago plazara ekarri eta “UPN kanpora” koreatu ondoren Peña plazatik baztertuko dugu, Raimundo el Canastero musika taldea epaitegira eramango dugu.
Eta bitartean, “yo soy español, español, español…” erruz eta erraz.
Albistea beste hedabide batzuetan:
- Argia aldizkarian 5.000 euroko isuna ezarri diote Lizarrako EH Bilduko zinegotziari 2023ko txupinazoan ikurrina ateratzeagatik.
- EH Bilduren komunikatua: 2023ko txupinazoagatik jarritako zigorra bidegabea eta neurrigabea dela esan du EH Bilduk.
- Diario de Noticias: EH Bildu denuncia la multa a la concejala que portó la ikurriña en las fiestas de 2023.





