Hemendira Lizarrako festak eta horrekin batera Kotarroren ale berezia. Bertan topatuko dituzue, ohi bezala, egitarau ofiziala, erraldoien ibilbideak herri ekimenaren egitarauak, komiki-banda kaustikoa, denborapasak, Musu-truk zozketaren irabazlea… eta bestelako artikuluak.
Batetik, azken urteei jarraiki, UPNk betoa ezarri dio berriro ere txosnei. Beraz, Lizarrako festak Festagiro elkarteak deitutako manifestazioarekin hasiko da, UPNren jarrera salatzeko bai txosnei ezarritako betoarekin eta baita elkarteari aurretik jarritako isunengatik ere.
Euskararen aldetik, aldiz, Udalak 3 familia-ikuskizun antolatu ditu euskaraz. Aurreko bi urteak ikusita (lehenebizikoan zero, bigarrenean bat), aurrerapausua beraz. Baina, urre al da urrekara den oro?
Hemen duzue, PDF formatuan, Kotarro 75, festetako egitarau eta hemen aurreko aldizkariak.





