Ager Vasconum literatura lehiaketa

Atzo aurkeztu zuten Ager Vasconum Literatur Lehiaketaren V. edizioa. Horren bitartez udalek euskaraz idazteko zaletasuna eta literatur sorkuntza bultzatzen dute. Antolatzaile dira Lizarra, Tafalla, Lodosa, Erriberriko udalak, Irantzu Mankomunitatea, Altaffaylla Fundazioa eta Elkar argitaletxea.

Agerren 12 eta 30 urte arteko gazteen lanak saritzen dira, narrazioan eta olerkigintzan, eta lau adin-tartetan bereiztuta (DBH 1-2; DBH 3-4; 17-20 urte eta 21-30 urte). Horretaz gain, Merindade bakoitzeko aipamen bat ere eskaintzen da eta, aurten, ohiko sarien sailkapenaz gain, aukerak zabaldu nahi izan dituzte Udalek eta hurrengo gaiarekin animatzen direnak ekonomikoki sarituko dituzte:Zer da gazte euskalduna izatea Agerreko lurretan?

Epaimahaikideak: Jara Berrio Esquiroz (Tafalla), Amaia Aldanondo Percaz (Zangoza), Angel Erro Jimenez (Iruñea) eta Castillo Suarez Garcia (Sakana).

Kontuan hartu beharreko batzuk:

  • Oinarriak eta xehetasunak hemen.
  • Parte hartzeko adin tartea: 12 eta 30 urte bitarte.
  • Lanak aurkezteko epea maiatzaren 13an.
  • Epaia ekainaren 10ean ezagutuko dugu, antolatzaile diren toki-entitateetako webguneen bitartez.
  • Sari banaketa ekitaldia 2022ko ekainaren 17an, ostirala, Erriberrin.

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena