Larunbatean Garesen Tortojaia mitologikoa, egitaraua

Tortotxiki irudia

Tortotxiki fundazioak urtero bezala ikasturte bukaerako jaia antolatu du Garesen. Oraingo honetan jaiaren gaia euskal mitologia dugu eta izaki mitologikoz jantzita joatera gonbidatzen gaitu antolakuntzak. Gainera, mozorroa jantzi nahi duenak, Euskal Mitologia gai hartuta, helduen mozorrorik onenak 500 euroko saria izanen du.

Ekainak 11, Tortojaiaren egitaraua:

10:00 areto futboleko partidua: seme-alabak gurasoen aurka (7 urte)
10:30 areto futboleko partidua: seme-alabak amen aurka (5-6 urte)
12:00 Kilikiak: Basajaun, Tartalo, Aharia, Sorgina, Beltza, Napoleon eta Pailazoa.
12.00 Txikien esku pilota txapelketa. Irabazleak Tortotxiki produktuen lotea eramanen du.
12:00 “BODY ART” tailerra: marraztu aurpegia, pina, edo sorbalda…
12:00 Puzgarriak
14:00 Dantzak
14:30 Txikientzako bazkaria (merendola eginen dugu)
15:00 Helduentzako bazkaria.
17:00 Tortotxikiren III. mus txapelketa.
18:00 Izaki mitologiko bati 500 euroko saria emanen*
18:30 Gaztaren zozketa
18:30 Jolasak familian: bikoteka parte hartuko da, guraso bat eta txiki bat. Irabazleei Tortotxiki produktuen lotea emanen zaie.
20:30 Biltzen hasi beharko da, edo!

*Saria jaso ahal izateko ikasturte honetan Tortotxikiren laguntzaile izan behar zen: diru laguntza, begiralea…

PREZIOAK:

• Musean izen ematea: 5 euros bakoitzak
• Gaztaren zozketa: Gazta bat eramanen dugu eta honen pisua asmatzen duenak gazta eta sariren bat eramanen du. Arratsaldeko seietan ikusiko dugu zeinek asmatu duen. Apustuak euro 1.
• Bazkaria: 10 euro heldua (15 euro Tortotxiki-kide ez bazara), txikiak doan.

Izena emateko edota informazio gehiago jasotzeko, jo Tortotxikiren webgunera.

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena