Bideoa: mintzakide familiekin bisita Erlandere erlauntzetara

Joan den astearte arratsaldean, ekainak 9 zituenean, Lizarraldeko mintzakideekin Arbeitzako Erlandere erlauntzetara bisita egin genuen. Guztira 30 lagunek ezagutu genuen erleen mundua, eta hauetatik 16, haurrak. Mirenek lagunduta ezti-ola ezagutu genuen, erleen bizitza eta hauen ekarpena ekologiari, bizi dituzten arriskuak…

Arratsaldea freskatzen joan zen arren ateri iraun zuen eta bisitaren ondotik askari ederra hartu genuen Arbeitzako pilotaleku ondoko parkean. Haurrek berehala hartu zituzten bertako txirrista, jolas-gunea eta pilotalekua. Datorren mintza-bisita, ekainaren 16an asteartea, Miguel de Eguia gune teknologikora.

Erlandere

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena