Datorren asteartean Lizarrako Zentro Teknologikora bisita 11:30ean

Zentro teknologikoa

Datorren asteartean, ekainak 16, bisita eginen dugu mintzakideok Lizarrako Miguel de Eguia Zentro Teknologikora. 11:30ean kiroldegiko biragunean geratu gara eta bisitak 12:45 arte edo iraunen du.

Ezagutu nahi zer teknologia garatzen ari diren bertan? Bertako langile den mintzakide batek lagunduta inprimatze funtzionalaren berri izanen dugu (elikadura, energia berriztagarri eta osasunaren sektoreei zuzenduta), hotzaren katea zaintzeko etiketak ezagutuko ditugu… eta oro har ikerkuntza teknologikoaren berri izanen dugu. Zinez interesgarria!

InprentaIzena

Miguel de Eguia XVI. mendeko inprimatzailea dugu, honen bizitza ezagutu nahi? Irakurri “MIGUEL DE EGUÍA y la imprenta en Estella en el siglo XVI“, gaztelaniaz. Irakurgai honetatik aipu interesgarri bat hartzearren, 1569an Adrian de Anvers zenaren pasadizoa, berau Miguel de Eguiaren jarraitzaile eta negozioaren oinordekoa, Nafarroako Gorteetan kexu ageri da:

“y como este reino sea tan pequeño, y la mayor parte de él bascongado, se vende muy poco de lo que se imprime”

Garai hartan “vascongado” hitzak euskaldun elebakar gisa uler daiteke. Asko aldatu da ordutik hona erresuma zaharra ikusita Zentro Teknologikoaren sarreran dagoen plaka. Adrian pozik izanen zen Lizarrako udal zaharrarekin…

plaka sarreran

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena