Lizarrako festen egitarau ofizialean 172 ekitaldi iragartzen dira, zazpi egunez festak eta jai-giroak ez dute etenik izanen… tira, ez baldin bada UPNk txosnei ezarritako betoarengatik: gogoratu, uztailaren 31ko ostiralean hori salatzeko manifestazioa Koroatze plazatik 18:30ean.
Artikulu honetan identifikatu ditugun euskarazko jarduera nagusiak jasota daude, hurrenkera kronologikoan:
- Uztailak 28, asteartea, 19:00etan Los Llanoseko Intxauspe txokoan “Sortu zure buruarina” tailerra. BETETA (Garean Jai Alai).
- Uztailak 30, ortzeguna, 19:00etan Kulkiren plaza jolasak Foru plazan (Garean Jai Alai).
- Uztailak 31, ortzirala, 17:30ean Bizi Bizi zirkua Los Llanosen (Udal programa).
- Uztailak 31, ortzirala, 20:30ean eta 0:00etan Trikiteen kontzertuan Santiago plazan (Lizarra Ikastolaren programa).
- Uztailak 31, ortzirala, 21:00etan Kaparrak, DJ Txispas eta DJ Gormiti kontzertuan Sugarra gaztetxean.
- Uztailak 31, ortzirala 23:00etan DJ Bull Herriko tabernan.
- Abuztuak 1, larunbata, 11:00etan Jose, Lontxo eta Marilontxo pailazoak Los Llanosen (Udal programa).
- Abuztuak 1, larunbata, 12:00etan Lizarran Kantuz Baxe Nafarroa kaletik abiatuta eta ondoren Kantuz bazkaria Santiago plazan (Garean Jai Alai).
- Abuztuak 1, larunbata, 19:00etatik aurrera Derrumbe, Safu, Iltze, Kullen eta DJ Hiru Hiruki kontzertuan Sugarra gaztetxean (Beltzez euskaraz egiten dutenak).
- Abuztuak 1, larunbata, 19:30ean XIII. Irrintzi txapelketa Santiago plazan (Garean Jai Alai).
- Abuztuak 1, larunbata, Egun Transfeminista: 20:30ean DJ Lis-j eta 1:00ean DJ Piztiak Herriko tabernan.
- Abuztuak 1, larunbata, 00:00etan Kai Nakai eta DJ Apestegia kontzertuan Santiago plazan (Lizarra Ikastolaren programa).
- Abuztuak 2, igandea, 13:00etan bertso-mermuta Kattin Madariaga eta Unai Iturriagarekin Santiago plazan (Bota Peñaren programa).
- Abuztuak 2, igandea, 19:30ean eta 22:30ean Gabezin kontzertua eta dantzaldia (Lizarra Ikastolako programa).
- Abuztuak 3, astelehena, 23:30ean Goxua´n Salsa eta Kutter kontzertuan Santiago plazan (Bota Peñaren programa).
- Abuztuak 4, asteartea, 19:30ean Mugi Boogie haur berbena eta festa (Garean Jai Alai).
- Abuztuak 4, asteartea: 20:30ean Onki Xin kontzertuan eta 23:00etan DJ Elepunto Herriko tabernan.
- Abuztuak 5, asteazkena, 12:00etan Herri kirolak Foru plazan (Bota Peñaren programa).
- Abuztuak 5, asteazkena, 19:30ean Bolbora kontzertuan Allinibar kalean (Bota Peñaren programa).
- Abuztuak 6, ortzeguna, 17:00etan Non dago harmonia? haur ikuskizuna Los Llanosen (Udal programa).










