Kotarro 41 aldizkaria kalean: Lizarra musikaz blai!

Kalean dugu jada Garean elkartearen Kotarro aldizkaria. Ale honetan, 41.a jadanik, musika izan dugu hizketagai. Aurrena, Mikelek azkenaldian Lizarraldean eman den musika programazio pribilegiatuaren berri eman digu: 2017an Esne Beltza, Ze Mays, Berri Txarrak, Benito Lertxundi, Gatibu, Mikel Urdangarin, Izaki Gardenak, Niko Etxart, Gari, Huntza… igaro baitziren Lizarratik. Baina ez dira soilik kanpokoak etorri euskarazko musika egitera, Lizarraldeko Bolbora, Bide Bakarra, Irkaia… ere aritu baitzaizkigu. Hain zuzen ere, Irkaia taldeari egin diogu elkarrizketa Kotarron.

Eta, nola ez, fotoinkesta atalean musika zirkuituaren gainean galdetu diogu bertako hainbat musikazale eta profesionalei. Azkenean, denborapasak eta gero, apirilaren 21eko Nosaltres Prest!” jaialdiaren berri ematen dugu, Lizarraldeko Gure Esku Dago-k antolatuta. Bertan segida izanen du musika zirkuitu pribilegiatuak: Galizako Ses, Herrialde Katalanetako Auxili eta Euskal Herriko Glaukoma arituko zaizkigu.

Deskargatu Kotarro 41 pdfn. Eta hemen aldizkari guztiak.

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena