Kotarro aldizkariak 2007ko ekainean ekin zion bideari Lizarraldean eta, bereziki, Lizarran. Garean euskara elkartearen ekimen honek ordutik hona 40 ale argitaratu ditu, normalean urtean lau ale. Aldizkaria doakoa da eta finantza iturri ditu, besteak beste, tokiko hainbat negozioren iragarkiak, Garean euskaldunon elkarteak jasotzen dituen diru-laguntzak eta elkarteak berak dituen bazkidetze kuotak.

Inprimatze bakoitzean 700 ale inguru kaleratzen dira eta hiru bidetatik banatzen dira: Batetik, 250 aldizkari pasa posta arruntez; bestetik, Lizarrako hainbat leku publikotan banatzen da (kiroldegia, tabernak, liburutegia, Gaztetxea, elkarteak, sindikatuak, aldizkariko iragarki jartzaileak…); eta azkenik euskalgintzako kideen artean kopuru handiagoak: euskaltegia, Ikastola eta eskola publikoak. Aldizkari-alearen sortze prozesua ezagutu nahi? Ikusi Kotarro 30.

Orrialde honetan argitaratutako Kotarro guztiak dituzue, urteka antolatuta. (klikatu irudien gainean aldizkariak irakurtzeko)

Kotarro 2015

Kotarro 2007