Korrika, korrika, korrika… hitzorduak eta asteko agenda

Datorren ostegunean Korrika abiatuko da Garestik eta, horren inguruan, egitarau aparta antolatu dute: kale antzerkia, herri bazkaria, kale girotzea… Klika egiteko modurik onena ostegunean Arga ondoko herrira joatea! Baina ezin bertan goxo geratu, Korrika ziztu bizian abiatuko baita Lizarrarat eta kilometro asko izanen ditugu oinei astintzeko.

Denon arreta ostegunean kokatuta izan arren, ostiralean “Korrika ajea”ri jarraipena emateko Sugarra gaztetxeak bertso eta musikarekin girotutako pintxo-potea antolatu du; eta larunbatean Gesalatzen Korrika festa eginen dute.

Dena ez da Korrika izanen ordea! Asteburuan bestelako aukerak izanen ditugu ere. Karlismoaren museoan bisita gidatua izanen dugu, zinemetan haurrendako euskarazko filmea eta gaztetxoendako beldurrezko ipuinak Bota Peñan.

Larunbatean 16:30ean bisita gidatua Karlismoaren museoan

Larunbatean 19:30ean Beldurrezko ipuinak Bota Peñan

Larunbatean eta igandean, 17:15ean, Alfonbra Magikoa filma zinemetan

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena